XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Sindikatoak zuzendu egin nahi ditu bere eginbeharrak betetzen ez dituzten langileak; Ugazabek berriz, butur sartzen bat ikusten dute...

Sozialista beraiek diotenez, egoera honek eraginik eta aurretiko zenbait esperientziaren laguntzaz sortu zen ALFA kooperatiba.

1920ko eskabideak bidezkoak zirela ugazabei demostratzea eta langileei beren egin beharrak bere kasa betetzen erakustea, zen helburua edo eta sozialismoaren gogoa Eibar guztiari on egitea zela edo eta kapitalismoaren eta sozialismoaren tartean dekreto bat bakarrik zegoela agertzea?.

Alderdiari dagokionez, III. Internazionala zela eta, zatiketa bat sortzen da.

Juventudesi ikutu zion greba honek baina ez Agrupazioari.

Ez dugu anarkisten eta komunisten ekintzei buruzko datorik baina beren sindikato bat sortzeko asmoek ez zutela fruiturik izan, badakigu eta azkenik, UGT-ra sartu ziren.

Primo de Rivera-ren diktatura garaiko egoera, oso berezia da.

Alde batetik, gobernu diktatorial orok langile mugimenduengan dituen ondorioak.

Bestetik, bai UGT eta bai PSOE irabazle irtetzen dira jokabide radikalagoak dituzten taldeekiko borroketan, nahiz eta jendez urritu.

Hasera baten onartu egiten dira kontzejalgo korporatiboak baina gero, gobernuko ordezkarien azpijokoa ikusiz, atzeraka egiten dute.

Diktaturaren aurkako aitorpenak ugari dira baina komite paritarioetan eta Batzar konsultiboan parte hartzea eskaintzen zaienean, onartu egiten dute.

Langileen bizi maila gero eta txarragoa da baina hala ere, ez zaie frente ematen ugazabei.